Txartel pertsonalizatuaren eskaera
Jarraibideak
-
Eskaera-orrian, izen-deiturak NANean edo AIZn dauden bezala idatzi; txartelean horiek agertuko dira.
-
Txartela eskaera-orrian adierazitako helbidera bidaliko da.
-
Txartelak 5 euroko kostea du; eta ordainketa eskaera amaitzean egingo da.
-
Txartel hobariduna eskatzeko (Gazteak, Desgaitasuna duten pertsonak, Adinekoak eta Sozialak), ezinbestekoa da Gipuzkoan erroldatuta egotea.
-
Txartel hobariduna berritzean ez da txartel berria jasotzen; hau da, txartel zaharra berraktibatzen da.
-
Txartel hobariduna berritzeko ordaindu diren 5 euroak eskaera bukatu eta txartela lehengo aldiz diruz kargatzen denean itzultzen dira automatikoki txartelera.
-
Adingabearen eskaerak kudeatzeko tutorearen agiriak aurkeztu behar dira.
-
Eskaera berriek aurreko MUGI edota Lurraldebus txartel zaharrak baliogabetuko dituzte.
Hurrengo kasuetan ezin izango da online eskaera kudeatu, eta salmenta-punturen batera joatea beharrezkoa da.
Hemen klikatu
salmenta-puntuak kontsultatzeko
-
Gipuzkoako edozein herritan pasaporte zenbakiarekin erroldatuta egonda txartel hobariduna eskatzen dutenak (Gazteak, Desgaitasuna duten pertsonak, Adinekoak eta Sozialak).
-
Familia Ugariaren Titulua pasaporte zenbakiarekin tramitatua duten edota EAEtik kanpo emandako Tituluak dituzten eskatzaileak.
-
Desgaitasunen bat dutenen txartel hobaridunaren eskatzaileak, ziurtagiria Gipuzkoako Foru Aldundiak igorritakoa ez denean.